XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hostak (ezkerrean, muturrean) Japoitik datoz.

Funkias izenez ezagunak aintzinatean ostodi ezaguna dute zoruak itzala behar duen tokietan baliogarri dira.

Hogeita hamarren bat mota badira.

Loreek purpura, moratu eta zuri koloreak dituzte.

Tritomak (ezkerrean, erdian) osto iraunkorreko landareak dira.

Hego Afrikatik ekarriak dira eta egutera eta zoru arina maite dute; landatuak direnez geroz ez dira ikutu behar.

Uda azkenean loratzen dira.

Alderantziz, kolumbiana (Aquilegia) uda hasieran loratzen da eta ez du eguzkizale.

Kolore anitzekoak badira eta gaurko antzuak (behean, ezkerrean) eranski polita dira lorategi batean.

Azulejo mota bereziak zaitzen dira, baina arriaterantzat iraunkor gotorra aukeratzen da (behean, eskubian).

Milorri delakoa (Achillea) lore buru lauak ditu, ximeletentzat erakargiak.

Buru lehorrak egoki dira neguan lorez dekoratzeko.

Badira lore doratuzko kultibo motak ere: Coronationn Gold (behean, eskubian) metro bateko altura iritxi dezake, baina badira altuagoak ere arriateko atzekaldean ipintzeko egokiak; txikiak ere guztiz egokia dira harri lorategirako.

Uda azkenean loratzen dira hauek ere.

Erigeron glaucus (hurrengo orrian goian, ezkerrean) espliegoren koloreko lore handiak ditu, bitxiloreen antzekoak, eta uretan irauten dute.

Lore urdinak Kupidoren gezi izendunak (Catananche) (hurrengo orrian, behean, ezkerrean) onak dira ebakiak izateko.

Betibiziak dira eta braktea gardenak dituzte behealdeari zilar tankera damaiotenak.

XVI. mendeaz geroztik zaituak izan dira eta seguruenik Mediterraneotik datoz.

Kupidon urdin izenez ere ezagutzen da, maite nahasketak egiteko erabilia izan delako.

Rudbeckia (hurrengo orria, eskubian) Ifar Ameriketatik dator.

Linneo botanikoak eman zion izena zaitzaile gisa lanegin zuen familiarena.

Aita, Olaf Rudbek, botanikoa zen, eta honen esanak oso gogoko zituen Linneo berak.

Rudbeckia mota sail bat bada, eta hauetako asko, berez iraunkorrak izanik ere, urtekari bezala lantzen dira.

Egutera maite dute eta ur isurketa ona duen lurra.